XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. GIDA SENTIMENEN HIGIENEA EDUKINAK

Ondoren sentimen bakoitzarekin gorde beharreko higiene-arau minimoak ikusiko ditugu.

Irakur itzazu arretaz eta saia zaitez egunero betetzen.

Entzumena Entzumena kontu egin beharrekoa da eta ondo zaindu behar da ondo kontserbatu nahi bada.

Soinu zaharrek, eztandek eta, tinpanoa urra dezakete.

Hala gerta ez dadin, halakoetan ahoa irekitzea aholkatu ohi da.

Hala eginez, Eustakioren tronpatik airea sartzen da erdiko belarrira eta tinpanoaren bi aldeetako presio berdindu egiten da.

Inolaz ere ez sartu entzupidean barrean objektu gogor eta puntazorrotzik (orratz, txotx eta horrelakorik), horiek ere erraz erasan diezaiokete eta tinpano-mintzari.

Ukimena Ukimenaren higienea zaintzeko nahikoa da larruazala behar bezain garbi ibiltzea.

Garbiketa, xaboiaz egin behar da larruazaleko jariakin koipetsuak ere disolbatzeko moduan.

Bainatzerakoan pertsona batek 500 bat miloi mikrobio kentzen ditu gainetik.

Dastamena Alkoholak, tabakoak eta espeziek gutxitu egiten dute dastamen-sentikortasuna.

Dastatzaileek ere dastamen-sentikortasun hori ez galtzeagatik ez dute alkoholdun edaririk eta edaten.

Usaimena Katarroak deuseztatu egiten dute usaimena.

Tabakoak eta perfumeak neurriz gain erabiltzeak kamustu egiten du usaimena eta sudur-mukosa ere sumin dezake.

Hots zaratatsuak entzumena hondatzen du. Urazpian kondizioa txarretan sartzeak entzumena hondatzen du. Eski egiterakoan begiak babestu egin behar dira.

Ikusmena Begiak ez dira behatzekin ukitu behar.

Kontu egin behar da hautsik eta zuzenean kalte egin diezaieketen kanpoko eragilerik sar ez dedin.

Begiaren gainazalean gorputz arrotzik sartzen bada ez da betazalik igurtzi behar, baizik eta begiak azkar-azkar itxi-irekiz edo erabat itxita edukiz jokatu behar da.

Irakurtzerakoan eta idazterakoan, argiak uniformea eta egonkorra izan behar du eta ezkerraldetik etorri behar du itzalik sor ez dezan.

Argitasun gehiegi dagoenetan (elurretan, itsasoan...) betaurreko ilunekin babestu behar dira begiak.